Aukerako eta Bigarren Eskuko Makineriaren Nazioarteko Azokaren laugarren edizioa, eta bigarren eskuko makineriaren merkatuari utziko dio bere lekua Espainia mailan antolatuko den azoka onenean. Aukerako makineriako sektoreko firma nagusiek, eta Espainian hazteko gaitasun handia hauteman duten Latinoamerikako hainbat firmak hartuko dute parte Interempresas eta Bilbao Exhibition Centre artean antolatutako azoka honetan.
Parte-hartzea modu errazean errentagarri bihurtzea ahalbidetzen duen formatuarekin, erakusketariek erakusketak egin eta bisitariei -aukerako merkatu honetan interesaturiko erosleei- arreta pertsonalizatua eskaini ahal izango diete.
FITMAQ 2017-k aukerako makina-erremintaren merkatuaren erakusketa adierazgarri baino adierazgarriagoa eskaintzen dio bisitariari, bere beharren neurrirako hornitzaile edo ekipoak aurkitzeko aukera emanda. Enpresa erakusketariek sektorean eskarmentua eta ibilbide luzea dute.
Egingo duzun bisita ahalik eta hobekien planifikatzeko, eta beharrezkoa den informazioa zuri eskaintzeko zerrenda hau diseinatu da. Hemen agertzen diren enpresa guztiak erakusketariak dira FITMAQ 2017-n, ekainaren 6tik 8ra ospatuko den aukerako eta bigarren eskuko makineriaren azokan.